OREXAKO OSTATUA

OREXAKO OSTATUA

 

OREXA HERRIA

 

Gaur gure Gipuzkoako beste txoko bat aurkeztu nahi dizuegu. Bertatik ikus daitezkeen ikuspegiengatik bakarrik, lokal honetan lan egitea benetan erakargarria izan da; gainera, oso atsegina da beraien herria eta lurraldea hainbeste maite duten buruzagiak topatzea, eta beraien postuaz baliatuz, herriko biztanleen beharrak asetzeko lanak aurrera eramaten dituztenak… eta hauxe izan da, espreski, gaur egungo Orexako Ostatua bihurtu ahal izateko eramaniko bidea. Kultura eta gastronomia uztartzen dituen gunea dugu aurrean, eta bi jarduera hauek garatu ahal izateko beharrezkoak diren tresnez hornitua dago: toki aproposa eta instalakuntza ezin hobeak, hau guztia herriaren bihotzean.

Orexa Bizirik Proiektuko dinamikaren barnean aurreko Ostatua birmoldatu egin da. Antzinatasuna eta modernitatea batu dira: aurreko mendeetako egitura izanik, elkarrekin egoteko gela eta leku zabalak birmoldatu eta gaur egungo topagunean bihurtu dira. Multzo honetan ostalaritzaren gunea sartzen da, biltegia eta sukaldea atzeko partean kokatuaz.  Azken honetan beharrezko material guztia prestatu da.

Gure makinariari dagokionez, markarik hoberenez hornitu da: Rational labea, Mareno plantxa, Mareno sukaldea, ikatzezko parrila, tenperatura jeisten duen Infrico makina, hutsean paketatzeko Sammic makina, Infrico mahai-hozkailuak, armairu-hozkailuak, kapotazko ontzi-garbigailua, Liebherr hozkailua, baso-garbigailua, izotz-makina, botila-hozkailua, kafe-makina eta berari dagozkion ke-estrakzio sistemak eta noski, neurrira eginiko altzairu-herdoilgaitzezko altzariak.

Eskerrak eman Enekori guzti hau aurrera atera ahal izateko edukiriko ilusioarengatik, eta Joxe Luisi zorterik onena izan dezala opa diogu.

Hain gureak diren proiektu hauek maite ditugu!

Leave a Reply